Kudeaketa energetikoa oinarrizkoa da eraginkortasun energetikoa lortzeko. Analisian, plangintzan eta erabaki-hartzean oinarritzen da, energiaren ahalik eta errendimendu handiena lortzeko asmoz. Hurrengo helburuak planteatzen dira:

 - Inbertsiorik eskatzen ez duten aurrezkiak berehala lortzea

 - Inbertsio errentagarriekin aurrezki posibleak lortzea

 - Energia eskuragarrien kalitatea optimizatzea

 - Energia-kontsumoa txikiagotzea ekoizpena gutxitu gabe

 

Kudeaketa energetikoa denbora errealeko kontsumo eta kostu energetikoko monitorizazio sistema bidez egiten dugu. Software honek kontsumo energetikoa ezagutzen, kudeatzen eta txikigotzen laguntzen digu, baliabideak ezin hobeto aprobetxatzeko asmoz.  

 

Teknologia webean erabat oinarrituta dagoenez, kontsumo energetikoa, bezeroaren instalazioaren erabateko kontsumoa edo desiratutako azpikontsumoa, monitorizatzea baimentzen du. Plataforma honek hainbat aukera ematen ditu, hala nola bere instalazioak duen kostu energetikoa ezagutzea, ihes posibleak edo arduragabetasunak antzematea (email edo sms bidez abisatzen duten alertei esker), kontsumo parasitoak edo aldi berean aurrezki aukera berriak proposatzea, (beste tarifa batzuekin eginiko kontratu hipotetikoak erakutsiz). Kudeaketa energetiko txarra antzematea eta zuzentzea baimentzen du plataformak, honekin batera erabiltzaileen kontzientziazioa lortuz. Internet erabiliz, erabiltzaileak bere profilean zehar nabigatuz bere monitorizazioaren informazioa lor dezake.

 

 

Monitorizazio energetikoak gure barneko ordu-kontsumoen ezaguera errazten digu. Monitorizazio instalazio baten justifikazioa ikuspuntu desberdinetatik ikus daiteke nahiz eta garrantzitsuena, bakarra ez izan arren, instalazioaren kontsumoen ezagueratik eratorritako aurrezki energetikoa den. Beraz, justifikazioa, ondoko arrazoiengatik emanda dator:

  •  Arrazoirik gabe egindako kontsumo energetikoa eta ez emankorrak diren kontsumo energetikoen ezagueratik eratorriak dira aurrezki energetiko eta ekonomikoa. Honen adibide izan daitezke gau-ordutegiko argi eta klimatizazioak.
  •  Kontsumo txikiago batetik ondorioztatutako elektrizitatearen eta uraren gaineko zergen murriztapena.
  •  Benetan kontagailu orokorretan kontsumitutakoa fakturatutako kontsumoekin konparatzea (elektrikoak, ura, gasa).
  •  Egon daitezkeen ur ihesen detekzioa, ekoizten ez den ordu nahiz egunetako kontsumoa aztertuz.
  •  Aurrezki energetikoaren kultura bultzatu, plataformak eskainitako “mamu” kontsumoen gainean emandako ezaguera bidez (arduragabetasunen, klimatizazioetan programaziorik ezaren, argia itzaltze ahazteetan, eta abar).
  •  Bihileroko fakturazio edo estimuagatik fakturatutakoak kobratzeke egotekotan, aurreikuspenak egitea eta desbideratzeak zuzentzea, hileroko faktura errealaren kostua aurreratu ahal izateko
  •  Instalazioaren eta ordu-kontsumo partzialen ezaguera. Hemendik eratorri daitezke ondorengo erabakiak hartzea: gehiegizko kontsumoengatik ekipamendu aldaketak, errendimendu txarrak, mantenimentu zentzagarriak, lan egiten ez diren orduetako kontsumoak, eta abar
  •  Energia gastua ordutegiekin erlazionatuz, eta cosφ-aren hobekuntzarako jarduera posibleak.
  •  Instalakuntza, eraikin, solairu, prozesu zein makina bakoitzari buruzko kostu energetikoak esleitu ahal izateko informazioa
  •  Ikuskaritza Energetiko zehatzaren errealizazioaren aurreko pausoa da.
  •  Instalazioak aldatu edo prozesu eraginkorragoengatik aldatzea moduko erabakiak hartzea laguntzen die, eta bere balioespen ekonomikoa kontuan izanik
  •  Energia modu eraginkor batean erabiltzen duen instalazioaren irudi korporatiboa hobetzen da eta baita ere irudi honekin lotutako izen soziala.
  •  ISO 14001-aren egiaztapena.
  •  UNE EN 16001/50001 egiaztapena lortzeko aurretik eman beharreko nahitaezko pausoak (Kudeaketa Energetikoko Sistema).
 

 

Jakin ezazu ZENBATNOLA eta NON gastatzen duzum.