District Heating-ak energia termikoaren ekoizpen eta auzo, barruti nahiz udal guztirako banaketako sistema zentralizatuan datza, zentral batetik edo hainbatetatik energia produzituz eta hura eraikinetako truke puntuetara arte tutueria sare baten bitartez banatuz. Lau azpisistemaz eratuta dago: ekoizpena, banaketa, trukea eta erabilera.                                                  

Batez ere beroaren eskaria altua den tokietan erabiltzen da eta kontsumitzaile desberdin hauek nahiko hurbil aurkitzen dira. Sistema erabilitako iturri energetikoen arabera hau aldatzen da, sorkuntza teknologiaren arabera eta instalazioen tamainaren arabera, etxe kopuru txiki batetik hasi eta hiri handietako etxe kopurura iritsi ahal delarik.