Kosorkuntza elektrizitate eta bero erabilgarriaren aldibereko ekoizpena da kontsumo puntuetatik gertu (gainera hotza ere sortzen bada, Trisorkuntza deitzen da). Honela erabiltzailearen behar energetiko guztiak betetzea lortzen dute, energia eta ondorioz hura produzitzeko erabilitako erregai kantitatearen galerak nabarmen txikiagotuz. Beraz, kosorkuntzaren abantaila bere eraginkortasun energetiko handia da, energiaren lehen mailako ustiapen gradua lortzen denez gero, %75-80ko errendimendu orokorrak lortuz, zentral electriko konbentzionalek %40-55a soilik lortzen dutela kontuan izanik.

Hornikuntzan segurtasuna ere ematen duela izan daiteke kosorkuntzaren beste abantaila bat. Honela, kosorkuntza sistemak energia sorkuntzako sistema tradizionalen alternatiba eraginkorra dira.

Gaur egun mikrosorkuntza ezartzen ari da, tamaina txikiagoko sistemak, bezeroen beharetara hobekien moldatzen direnak, mikroturbinak edo mikromotorrak erabiltzen dituztelarik, hauek daukaten instalatzeko erraztasunagatik, adibidez ospitaleetan, hoteletan, pabilioietan…

Grupo 3E kosorkuntzako nahiz mikrosorkuntzako proiektu osoak egiten ditugu, bezero-mota guztiei zuzenduak:

  •  Aholkularitza legal, ekonomiko eta finantzarioa
  •  Potentzial existentearen ebaluazioa
  •  Bideragarritasun azterlanak
  •  Fabrica nahiz solairuen diseinua
  •  Errealizazioa eta proiektuen kudeaketa
  •  Sistemen mantenua
  •  Segimendua eta gainbegiratzea