Bizi zikloaren analisia (BZA) produktu, prozesu zein jarduera bati lotutako ingurune-karga bateratuak ebaluatzen dituen prozesu objektiboa da. Sistemaren baliabide energetiko eta materialen arteko balantza egitean datza, ingurunera egindako isurketak kuantifikatuz, honela errekustroen erabilerak eta isurketek duten ingurumen-inpaktua zehazteko. Azterketa honekin ingurune-hobekuntza estrategiak praktikara eraman ahal izango dira. Ikerketak produktuaren, prozesuaren edo jardueraren ziklo osoa aztertzen du, etapa guztiak jarraituz: erauzketa eta lehengaien prozesatzea, ekoizpena, garraio eta banaketa, erabilera, berrerabilpena eta mantenua, eta birziklatutzea eta hondakinen antolamendua.

 

Hemendik aurrera, helburua produktuak funtsezko irizpidea oinarri hartuta berriro ere diseinatzea da, dauzkagun lehengai eta energia-baliabideak mugatuak direla jakinik. Azken finean, BZAren adibide dira:

  • Negozio-estrategia berrien garapena
  • Inguruneko produktuen erosketetan erabaki hartzerako erreminta
  • Produktu, prozesu edo jarduera baten hobenkuntza edo diseinua
  • Zerbitzu baten ber-diseinatzea
  • Produktu edo zerbitzuen konparaketa