LEED (Leadership in Energy in Environmental Design) beste ziurtagiri-mota bat da, borondatezko aplikazioa duena oraingoz, baina geroz eta gehiago inplantatzen dena, US Green Building Council-ak (USGBC) garatu duen sistema da eta hau da, puntuazio sistema baten arabera ingurumenaren errespetua eta eraikinen osasun maila hori zein neurritan betetzen den neurtzen du. LEED ziurtagiria 5 kategoria nagusitan banatzen da:

 

  • KOKAPENA: kokapen jakin baten aukeraketak tokiko ingurunean duen eragina neurtzen du.
  • URAREN KUDEAKETA: teknologia eta estrategia eraikinean kontsumitutako edateko ur kopurua murrizteko integratzen datza.
  • BARNEKO INGURUMENAREN KALITATEA: argi naturala, erosotasun termiko, nahiz akustikoaren irizpideak, aireztapena eta beste alderdi batzuk ere baditu kontuan eremu baten ingurumen-osasunean eragiten dutenak.
  • MATERIALAK: eraikuntzan hondakinak murrizteko praktikak sustatzen ditu, etxeko birziklapenaren eta berriztagarriak diren edo azkar birziklatzen diren eraikuntzarako materialak erabiliz.
  • ENERGIA ETA GIROA: eraikinaren errendimendu eta eraginkortasun energetikoa neurtzen ditu, eta energia berriztagarrien integrazioa bultzatzen du.
 

Kategoria horietako bakoitzaren barruan kredituak edo helburu zehatzak betetzean lortutako puntuak daude. Lortutako puntuen arabera lau zirutagiri maila desberdindu daitezkeelarik: Egiaztatua,  Zilarra,  Urrea  Edo Platinoa.